Aurkezpena
1999. urtean hasi ginenetik konpromiso berari eutsi dugu, partikularren, enpresen eta erakundeen ideiak eta proiektuak eraikitzen laguntzeari, alegia.
Bi hamarkada baino gehiago daramatzagu askotariko lanak egiten, hainbat arlotan. Negozio-estrategia sendoa dugu, eta horrek aukera eman digu konpainia gisa aurrera egiten jarraitzeko.
Urbelan enpresa zorrotza da gaur egun, ongi prestatutako eta goi-mailako kalitateko eraikuntzarekin konprometitutako erakundea. Proiektu bakoitza geure egiten dugu, bezeroarekiko hurbiltasuna sustatuz.
Aurrera egiten jarraitzeko, gure konpromiso-maila areagotu dugu eta ingurumena zaintzeko, jasangarritasunaren aldeko eta ekonomia zirkularraren aldeko aukerak txertatu ditugu gure jardueran.
Etengabeko hobekuntzaren ildo horretan, ikerketa- eta garapen-baliabideak integratzearen aldeko apustua egiten dugu.
Horretarako, aktiboki parte hartzen dugu Hazitek programan, INMOXR eta DIPASS proiektuen barruan.

PROIEKTUAK
ETXEBIZITZAK
BIRGAITZEA
KIROL ETA KULTUR INSTALAZIOAK
SOZIO-SANITARIOA
LOGISTIKA ETA MERKATARITZA
JASANGARRITASUNA ETA INGURUMENA
Gure helburua eraikinak eraikitzea eta birgaitzea da, betiere baliabideak optimizatuz garapen jasangarria lortzeko, egungo beharrei etorkizuneko belaunaldienak arriskuan jarri gabe erantzun ahal izatearren. Gure enpresa-jardunbideak epe laburrean eta luzean balioa sortzera bideratzen ditugu, inpaktu positiboak maximizatuta eta gizartean eta ingurumenean izan daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatuta; eta, horretarako, gure balio-kate osoa inplikatzen dugu, jokabide etiko eta gardenaren bitartez.
Kudeaketa-sistema integratu bat dugu, eta ingurunearen gaineko eragina minimizatzen duten politika eta metodologiek garrantzi handia dute sistema horretan. Ingurumenaren kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria dugu.
Urbelanen, gure langileek eraikuntza jasangarriaren BREEAM®ES ziurtagiria dute. Eraikuntzan jasangarritasuna ebaluatzeko eta ziurtatzeko metodo teknikoki aurreratuena da.
Ekonomia zirkularraren alde egiten dugu eta, horregatik, eraikuntzako eta eraispeneko hondakin balorizatuetatik datozen material birziklatuak erabiltzen ditugu gure proiektuetan. Berrerabiltzea, ingurumenaren gaineko eragina murrizteko.
Passivhaus estandarra hartu dugu, eraginkortasun handiko eraikuntza-sistema bat, ahalik eta energia-eskaera txikiena lortzea helburu duena, eta, aldi berean, barne-giroaren kalitate handia bermatzen duena. Klima-aldaketaren aurkako borrokan erabat lerrokatuta dago, kontuan hartu diren eraikinetako energia-kontsumoen murrizketa zorrotzari esker.
Horixe da gure konpromisoa: gure eguneroko lanean lan-metodologia berritzaileak ezartzea Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen laguntzeko.
Kudeaketa-sistemaren politika interesa duen ororen eskura dago, helbide honetan eskatuz gero: urbelan@urbelan.com.
DIGITALIZAZIOA
Urbelanen, prozesuak digitalizatzeko politikaren alde egin dugu aktiboki eta erakundearen maila guztietan, betiere jasangarritasunaren aldeko apustua indartze aldera.
Gure lantalde teknikoak badaki zeintzuk diren lan-metodologia aurreratuenak (BIM), eta diseinu-faseetatik haratago aplikatzen ditugu, baita proiektua gauzatzean ere. BIM teknologia erabilita, eraikinaren simulazioa egin eta haren portaera ulertzea lortzen dugu ingurune birtual batean; hartara, eraikuntza-prozesuaren fase guztiak optimizatzen dira.
Ahalik eta paper gutxien erabiltzeko erronka jarri diogu geure buruari, gure jardueraren inpaktua gutxitzearren. Gure obretako kudeaketa-prozesuetan tabletak erabiltzen hasi gara eta, horri esker, helburua betetzen laguntzeaz gain, erabakiak hartzeko garaian gure erantzun-denborak hobetzea lortu dugu.
Gainera, OCR faktura-metodo bat eta azpikontratazioaren dokumentazioaren kontrola ere ezarri ditugu. Azken helburua da proiektu batean sortzen den paperezko dokumentazio guztia digitala izatea epe laburrean.
KALITATEA
Urbelanen, egiten ditugun prozesu eta jarduera guztien etengabeko hobekuntzan sinesten dugu. Gure ustez, hori sinestea ezinbestekoa da gure lanak emaitza onak izango dituela eta gure bezeroak gustura geratuko direla bermatzeko.
Kalitatea funtsezko faktorea da, gure ustez, gure erakundearen lehiakortasunerako, errentagarritasunerako eta etorkizuneko garapenerako. Horregatik, ISO 9001 kalitatea kudeatzeko sistemaren ziurtagiria dugu.
Ziurtapen horretan, barneko nahiz kanpoko jardunbide onenak biltzen dira, baita sistemaren eskakizunak ere, produktuak eta zerbitzuak bezeroek ezarritako baldintzen arabera emateko aldizka, beren adostasuna ziurtatuta.
GIZA TALDEA ETA PRESTAKUNTZA
Bezeroarekiko gertutasuna da gure jardunaren oinarrizko printzipioetako bat. Horregatik, Urbelanen jarduten dutenen arteko komunikazioa aktiboa izaten da proiektu bakoitzaren kudeaketan. Proiektu baten hastapenetatik hasi eta lana entregatu arte, funtsezko faktore bat ahaztu gabe: saldu ostekoa.
Espezialitate-maila eta esperientzia handiko lantaldea izango ez bagenu ezinezkoa izango litzaiguke baliabideak koordinatzea, obren kalitatea, segurtasuna eta osasuna gainbegiratzea, edo lanak bukatzeko epeak ziurtatzea. Taldekide guztiak erakundearen ikuspegi orokorrarekin konprometituta daude, eta helburuetan parte hartzen dute.
Era berean, etengabeko prestakuntza ere sartzen da Urbelanen orientazio estrategikoan. Lantalde prestatua izatea da edozein proiekturi arrakastaz eta eraginkortasunez aurre egiteko aukerarik onena, proiektuaren konplexutasuna edozein dela ere.
Laneko arriskuen segurtasun eta prebentzioari, eraikuntza-teknika berriei edo makineria manipulatzeko trebakuntzari eta abarri buruzko prestakuntza egokia aldizka jasotzen dutenez, eraikuntza integraleko espezialistarik onenak ditugu: prestatuak, adituak eta gaituak.



PREBENTZIOA ETA SEGURTASUNA
URBELANen, laneko arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketa-sistema orokorrean txertatu dugu, bai gure jarduera guztietan, bai enpresaren hierarkia-maila guztietan.
Esperientzia handia eta prestakuntza egokia duten goi-mailako teknikari kualifikatuak ditugu. Arriskuak aztertzea, Segurtasun eta Osasun Plana egitea, eta plan hori zuzen eta zorrotz aplikatzea dira teknikari horien oinarrizko eginkizunak.
Ildo horretan, edozein arrisku minimizatzeaz arduratzen gara, ISTRIPUAK 0 helburu argi batekin. Gainera, babes-bitartekoen erabilera arduratsua eta prebentzio-arauekiko errespetu zorrotza sustatzen ditugu lan-espazioetan.
Politika horren ildotik, eta prebentzioaren ideian sakonduz, desfibriladore bat jarri dugu gure bulego nagusietan, eta, horri esker, gune kardiobaskutu bihurtu gara.
COMPLIANCE
Gure lana jardunbide egokiei jarraikiz, erantzukizunez eta osotasunez egiten dugu, indarrean dagoen araudiaren eta ezarritako barne-prozeduren arabera, eta hori guztia Compliance Penalean jaso dugu. Salaketak jakinarazteko kanal bat dugu.
Zigor Kodearen 31 bis artikuluaren arabera (honako lege honetako idazkerari jarraikiz: 1/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, honako lege organiko hau aldatzen duena: 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearena), jakinarazten dugu Empresa Constructora Urbelan SAU enpresak delituak prebenitzeko eta hautemateko “compliance” eredu bat duela; tresna horren bitartez, enpresaren jarduera arautzen da eta zuzendariek, administratzaileek eta enplegatuek beren eginkizunak betetzean egindako delitu izan daitezkeen gorabeheretatik babesten da.
Eredu horretan, Jokabide Kodea jasotzen da, hau da, enpresaren jardun-eremu guztietan nahitaez bete behar diren eta debekatuta dauden jokabideak argi eta garbi ezartzen dituen eta Protokoloaren hartzaileek nahitaez bete beharrekoa den dokumentua.
Dokumentu hori enpresako kide ororen esku dago, Betearazpen Batzordeari idatziz eskatuz gero.
Horri dagokionez, jakinarazten dugu Kodean legez kontrakotzat jotzen diren jarduerekin zerikusia duen edozein gai Kontrol Organoari jakinarazi beharko zaiola, horretarako dagoen posta elektronikoko kontuaren bitartez: canaldenuncias@aitabogados.com