Salaketen kanala 

Atal guztietan jar daiteke Urbelan bezala, webgunearen beheko partean, sakatzean testu hau agertu dadin, kanalaren helbidearekin eta salaketa anonimoak egiteko inprimaki berrirako estekarekin.

Kanal honetan, erraz eta modu konfidentzial eta/edo anonimoan jakinarazi ahal izango dituzte langileek eta enpresarekin lotura duten hirugarrenek beren ustez legez kontrakoak edo irregularrak diren eta Empresa Constructora Urbelan S.A.U. sozietatean aplikatzen diren araudien kontrakoak diren jokabide guztiak.

Empresa Constructora Urbelan S.A.U. enpresak Kanalerako esteka eskaintzen du bere webgunean, eta helbide elektroniko hau sortu du idatzizko salaketak egin ahal izateko:  canaldenuncias@aitabogados.com. Era berean, aurrez aurreko bilerak eskatu ahalko dira Kanalaren bidez.

Salaketa anonimoak jarraian ageri den estekako inprimakiaren bidez egin daitezke: https://aitabogados.com/ .

Komunikazioak argiak eta laburrak izan beharko dira, egintza zehatzak deskribatuz, eta beti fede onez egingo dira. Komunikazio edo salaketa faltsuak ikertu egingo dira eta zigorrak aplikatzea gerta liteke.

Emandako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta helburu horretarako adierazten duzun helbide elektronikoan emango dizugu egindako izapideen berri.