LEGE OHARRA
DATU OROKORRAK
34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan xedatutakoa betez, zure eskura jarri ditugu datu hauek:
Empresa Constructora Urbelan S.A.U.. sozietateak (aurrerantzean, “Enpresa”) Torrelarragoiti Industrialdea, 20, 5 G – 48170 Zamudio (Bizkaia) helbidean du egoitza, eta A95030268 zenbakidun IFK dauka. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 3796 liburukian, 0 liburua, 59 folioan, 8. atala, 1 idazkunean.
Gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz (944523710) eta helbide elektroniko honen bidez: urbelan@urbelan.com
KONTUZ! Postontzi hau datu pertsonalen babesari buruzko komunikazioetarako soilik da, (EB) 2016/679 Erregelamenduarekin (DBEO/RGPD) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalen bermerako 3/2018 Lege Organikoarekin (DBLO/LOPDGDD) bat etorriz. Esparru horretatik kanpoko edozein eskaera edo komunikaziori ez zaio erantzungo.
Enpresaren webgunean (https://urbelan.com.com/, aurrerantzean, “Webgunea”) informazio izaera duten zenbait eduki daude enpresaren jarduerari buruz. Horien helburu nagusia da enpresari eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bezeroen eta, oro har, publikoaren eskura jartzea. Era berean, datuen babesari, cookie-ei eta beste alderdi garrantzitsuei buruzko informazioa eskaintzen da jarraian.
PRIBATUTASUN POLITIKA
2016/679 (EB) ERREGELAMENDUAK, EUROPAKO PARLAMENTUARENAK ETA KONTSEILUARENAK, 2016ko apirilaren 27koak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoak (DBEO), xedatutakoa betez, jakinarazten zaizu tratamenduaren arduraduna Enpresa dela, eta Enpresaren informazioa eta harremanetarako datuak dokumentu honen hasieran ageri direla.
Horrez gain, Enpresak honen berri ematen dizu:
Datuen tratamenduaren xedea: Enpresak datu pertsonalak tratatuko ditu (i) eskaerak izapidetu eta erantzuteko eta, egokia bada, gurekin duzun negozio, merkataritza, kontratu, administrazio edo bestelako harremana kudeatzeko, eta dagokion informazioa bidaltzeko; (ii) interesdunek salaketetarako kanalaren bidez Enpresari jakinarazi nahi dioten informazioa izapidetzeko; (iii) “Lan egin gurekin” atalaren bidez jasotzen diren hautagaitzak kudeatzeko. Hautagaiaren profila bat badator hutsik dagoen lanpostu batekin, Enpresa hautagaiarekin harremanetan jarriko da hautaketa prozesuari ekiteko.
Legitimazioa: kontratu edo kontratu aurreko harremana kudeatzea eta, salaketetarako kanalaren kasuan, legezko betebehar bat betetzea. Hautagaitza bat bidali bada, baimena izango da legitimazioaren oinarria.
Hartzaileak: datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala behartzen badu salbu edo gurekin duzun harremana garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko hirugarrenen tratamenduak beharrezkoak badira salbu. Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
Eskubideak: interesdunak bere datu pertsonalak atzitzeko eskubidea dauka, bai eta okerrak diren datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea edo, egokia denean, datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea ere, besteak beste, datuek jaso ziren xedeetarako beharrezkoak izateari uzten diotenean. Baldintza jakinetan, interesdunak bere datuen tratamendua aurkaratu edo hura mugatzea eskatu ahalko du, eta, kasu horretan, erreklamazioak aurkeztu edo defendatzeko soilik gordeko dira datu horiek. Era berean, interesdunak edozein momentutan bota ahalko du atzera bere baimena, inolako kalterik gabe. Interesdunak, eskubide horiek baliatzeko, harremanetan jarri beharko du Enpresarekin, adierazitako posta helbidera edo helbide elektronikora idatziz, eta Enpresak helaraziko dizkio eskabidea egiteko ereduak edo inprimakiak. Eskubideok Enpresaren aurrean baliatzeko helbide elektronikoa eta telefonoa politika honen hasieran adierazitakoak dira.
Datuak gordetzeko epeak: datu pertsonalak aipatu harremana indarrean den bitartean gordeko dira, eta datuak gordetzeko legezko epeak iraun bitartean harremana amaitu ondoren edo interesdunak ezabaketa eskatu ondoren. Zehazki, “Lan egin gurekin” atalaren bidez bidaltzen diren datu pertsonalak urtebetez gordeko dira, interesdunak luzaroago gordetzeko baimena ematen badu salbu.
ERABILERA BALDINTZAK
Webgune honetara sartu eta hura erabiltzeko baldintzak indarreko legediaren eta fede onaren printzipioaren arabera arautuko dira, eta erabiltzaileak Webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Ez dira onartuko legearen edo hirugarrenen eskubide edo interesen aurka doazen jokabideak.
Webgunearen erabiltzaile izateak berekin dakar baldintza hauek irakurri eta onartu izana aitortzea, eta datuak babesteko legezko araudi aplikagarriak xedatutakoa onartzea ere. Edozein arrazoi dela eta baldintza hauekin ados ez egotekotan, utzi Webgune hau erabiltzeari.
Jakinarazpenak eta/edo erreklamazioak ez dira baliozkoak izango idatziz eta/edo gutun ziurtatu bidez egiten ez badira.
ERANTZUKIZUNAK
Enpresak ez du inolako erantzukizunik hartuko hirugarrenei, zerbitzu hornitzailearen webgunean, beren kabuz edukiak argitaratzeko aukera ematen dieten foroetan, gizarte sareetan edo bestelako bitartekoetan biltegiratzen diren informazio eta edukien inguruan.
Aldiz, informazioaren sozietateari eta merkataritza elektronikoari buruzko Legearen 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Enpresak estatuko legeria edo nazioarteko legeria urratzen duten edo hirugarrenen eskubideak edo moral eta ordena publikoa kaltetzen edo urratzen dituzten edukiak kendu edo, egokia denean, blokeatzeko konpromisoa hartzen du.
Era berean, Enpresak ez du erantzukizunik bere gain hartuko erabiltzailearen ordenagailuan instalatu den softwarearen akatsen edo konfigurazio okerren ondorioz gertatzen diren kalte eta galeren kasuan. Erabat salbuetsita egongo da erabiltzailea Internetera konektatzean gertatzen diren arazo tekniko edo akatsen ondoriozko erantzukizuna. Halaber, ez da bermatzen Webgunearen sarbidean etenik edo akatsik egongo ez dela.
Horrez gain, Enpresak eskubidea izango du Webguneko informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, eta baita Webgunearen konfigurazioa edo aurkezpena aldatzeko ere, edozein momentutan eta inolako erantzukizunik hartu gabe.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Enpresa da argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien titularra eta argitaratzen diren edukiekin lotutako jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen titularra, Enpresa honen jabetzakoak ez diren produktu eta zerbitzu publikoen gaineko eskubideak kanpo utzita.
Webgunean argitaratu diren materialak ezin izango dira erreproduzitu, kopiatu edo argitaratu Enpresaren idatzizko baimenik gabe.
Webgunean jasotzen den informazio guztia, hala nola iruzkinak, iradokizunak edo ideiak, Enpresari doan laga zaiola ulertuko da. EZ bidali horrela tratatu behar ez den informaziorik.
Enpresaren jabetzakoak EZ diren orrialde hauetako produktu eta zerbitzu guztiak beren jabeen marka erregistratuak dira, eta hala aitortu ditu gure enpresak. Empresa Constructora Urbelan S.A.U. sozietatearen Webgunean agertzen dira sustapen eta informazio bilketa helburuetarako soilik. Jabe horiek beren informazioa aldatzea edo ezabatzea eskatu ahalko dute edozein momentutan.
LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza orokor hauek Espainiako legeriaren arabera arautuko dira. Webgunearen edo bertan garatzen den jardueraren inguruko gatazkarik gertatzekotan, Bilboko (Bizkaia) auzitegiei egokituko zaie eskumena, eta erabiltzaileak berariaz uko egin beharko dio dagokion beste edozein foruri.